Eskubaloi egokituko topaketa egingo dute bihar Aritzbatalden

Jabi Gonzalez Toston 2024ko ots. 9a, 16:00
Hainbat kirolari eskubaloi egokituko topaketa batean. (Gipuzkoako Kirol Egokituen Federazioa)

09:30etik 11:00etara egingo dute eta desgaitasunen bat duten pertsonei dago zuzenduta.

Zarauzko Aritzbatalde kiroldegiak eskubaloi egokituko topaketa hartuko du bihar 09:30etik 11:00etara. ZKE Zarauzko Kirol Elkarteak eta Gipuzkoako Eskubaloi eta Kirol Egokituen Federazioek antolatu dute elkarlanean eta desgaitasunen bat duten pertsonei dago zuzenduta. Biharkoa, gainera, ez da izango herrian halako ekintza bat egingo duten lehenengo aldia; izan ere, iaz ere egin zuten, baita 2020an ere.

Bi aste eskasean Gipuzkoako Eskubaloi eta Kirol Egokituen federazioek antolatu duten eskubaloi egokituari lotutako bigarren jarduera izango da, joan den urtarrilaren 27an formakuntza saioa egin baitzuten. Donostiako Kirol Etxean izan zen hura eta lurraldeko hainbat klubetako kideek hartu zuten parte.