Trafikoa txandaka ari dira arautzen N-634 errepidean, Zarautz eta Getaria artean

Jabi Gonzalez Toston 2024ko ots. 12a, 09:45
Getaria eta Zarautz artean trafikoa arautzeko N-634 errepidean jarri duten semaforoetako bat. (UKT)

Atzo iluntzean errei bat zabaldu zuten bi herrien artean eta bypass-a jarri zuten. Oraindik ez dute zehaztu zenbat iraungo duten pasealekuaren azpian zabaldu den zuloa konpontzeko lanek.

Atzotik zabalik da N-634 errepidea Zarautz eta Getaria artean. Goizean izandako luizi bat tarteko itxi zuten errepidea ibilgailuentzat nahiz oinezkoentzat arriskutsua izan zitekeelako, baina 17:00ak aldera ebatzi zuten Getariatik Zarautzera joateko erreia zabaltzea segurua zela. Hala, bypass-a jarri zuten eta txandaka ari dira trafikoa arautzen orduz geroztik.

Litekeena da luiziak pasealekuaren azpian zabaldu duen zuloa konpontzeko lanak iraun bitartean irautea bypass-ak, nahiz eta oraindik ez duten zehaztu. Gipuzkoako Foru Aldundiak zehaztu duenez, bilera egiten ari dira obrak antolatzeko eta hartu beharreko neurriak zehazteko .