Zuzendaritza berritzeko ez ohiko batzarra egingo du Iñurritza jubilatuen elkarteak

Jabi Gonzalez Toston 2024ko ots. 12a, 12:30
Iñurritza jubilatuen elkartea Aingeru Guardako egunean.

Hilaren 26an, astelehena, jarri dute hitzordua eta bi deialdi egin dituzte: 10:30ean lehenengoa eta 11:00etan bigarrena.

Iñurritza jubilatu eta pentsionisten elkarteak jakinarazi du ez ohiko batzarra egingo duela bi aste barru, otsailaren 26an, astelehena, batzordea berritzeko hautagaiak aurkezteko eta horien onarpena bozkatzeko. Ohi bezala, bi deialdi egin dituzte: 10:30ean izango da lehenengoa, eta 11:00etan bigarrena, biak ala biak elkarteko lehenengo solairuan.