Guardia Zibilak 42 kilo 'speed' atzeman ditu herrian

Jabi Gonzalez Toston 2024ko ots. 27a, 10:15
Maletategian 42 kilo 'speed' zeramatzala Guardia Zibilak Zarautzen atzeman zuen autoa. (Gipuzkoako Guardia Zibila)

Joan den ostiralean egindako kontrol batean topatu zuten droga auto baten maletategian eta gidaria atxilotu zuten. Azaldu dutenez, 500.000 eurotik gorako balioa du konfiskatutakoak.

Gipuzkoako Guardia Zibilak jakinarazi du 42 urteko gizon bizkaitar bat atxilotu zuela joan den ostiralean Zarautzen 42 kilo speed eramateagatik. Zehaztu duenez, 20:30 inguruan herrian egindako kontrol batean atzeman zioten droga autoko maletategian ezkutatua, estimatu du 564.000 eurokoa dela konfiskatutako drogaren balioa.

Guardia Zibilak azaldu du, halaber, osasun publikoaren aurkako delitua leporatzen diotela atxilotuari.