Adinekoen inguruko filmen bigarren saioa izango da bihar Photomuseumen

Mireia Galarza Bastida 2024ko ots. 29a, 16:30
'Gran Torino' filma. (RTVE)

18:00etan hasiko da, eta sarrera doakoa izango da.

Photomuseumek sustatu eta Zarauzko Udalak babestutako kultur hedapenerako Gela programaren barruan, biharko saioa hirugarren adinekoen zinemaren inguruko bigarren saioa izango da. 18:00etan hasiko da saioa, eta sarrera doakoa izango da. 

Ekimeneko antolatzaileek azaldu dutenez, "hirugarren adinekoek rol garrantzitsua duten filmen zerrenda luzea da oso". Batzuk erretiroaren aferari heltzen diote, beste batzuk familikideen arteko harremanei, eta badira maitasuna lantzen duten beste batzuk ere. Photomuseumeko kideek Arrugas (2011), Space Cowboys (2000), Cocoon (1985),  Ned esnatzen (1998), Tomate berde fijituak (1991), Youth (2012) edota, Gran Torino (2008) filmak aipatu dituzte. Horien inguruan jardungo dute bihar.