17:00. Santa Marinako korrika txapelketak jokatuko dituzte. Kategoriak kontuan izanda, hurrenkera honetan izango dira lasterketak: 11 eta 14 urte bitarteko neskak; 11 eta 14 urte bitarteko mutilak; 7 eta 10 urte bitarteko neskak; eta 7 eta 10 urte bitarteko mutilak. Ondoren, buruhandiak auzoan zehar ibiliko dira.
08:30. Kanpai errepika eta suziriak Santa Marina eguna iragarriz. Ordu berean, meza nagusia izango da Santa Marina ermitan. Era berean, Goizeko Ihintza txistulariak kaleak girotzen ariko dira.Jarraian, Kirkilla jatetxeak eskainitako txokolate jana, eta trikitilariak auzoan zehar. 11:00. Urtero bezala, jubilatuentzat hamaiketakoa Arkaitz-Mendi elkartean. 18:00-20:00. Gauargi taldearen emanaldia gazteentzat eta haurrentzat. Jarraian, Santa Marina jaietako boletoen zozketa eta urdaiazpiko apustuaren irabazlea iragarriko dituzte. Ondoren, festei amaiera emateko, sardinaren ehorzketa egingo dute.