Duela 100 urte, Espainiako errege-erreginak Zarauzko Golf Klubean izan zirenekoa

1924. urtean, Espainiako errege-erreginak golfean jokatzen Zarauzko golf zelaian. (Zarauzko Argazki Artxiboa)

Zaharrak Berri ataleko laugarren txandan, 1924ko bi argazki aukeratu ditu Zarauzko Hitzak herritarrei erakusteko. Izan ere, abendu amaieran golf zelai berean elkartu ziren dozenaka lagun duela 100 urte bezala aritzeko golfean.

Joan den urritik hileko lehen igandero egin den moduan, gaurkoan ere Zarauzko aspaldiko argazki bat aukeratu eta partekatu du Zarauzko Hitzak irakurleekin. Oraingoan, bi dira argazkiak, biak 1924an ateratakoak, Zarauzko Golf Klubean. Jokoan ari direnak, berriz, ez dira edozein, Espainiako errege-erreginak baizik.

Hain zuzen, abendu amaieran elkartu ziren dozenaka lagun golf zelaian duela 100 urte bezala aritzeko golfean, Golfeko II. Hockery Txapelketan.

Argazkiaren jatorria Zarauzko Argazki Artxiboa da, eta egilea, anonimoa.

Zarauzko Hitzak herritarrak animatu nahi ditu etxean gordeta dituzten argazki zahar eta esanguratsu horiek hartu, eta atal honetan partekatzera. Argazkia emailez bidal daiteke–zarautz@ukt.eus– edo eskura eman daiteke – Araba kalea, 27. zenbakia–.