Sinadura bilketa egingo dute asteburuan, 'Nik ere buelta' kanpainaren barruan

Zarauzko Hitza 2016ko mai. 25a, 14:00

Festak Astazubira itzultzeko helburuarekin hasi dute kanpaina SKAPAkoek.

"Helburua sinplea da: udala ekartzea baldintza berriak erabakitzeko eztabaidara, eta eskatu ez dezala eztabaida erro-errotik ukatu". Santa Klara, Azken Portu eta Aritzbataldeko festak berriz ere Astazubin ospatu nahi dituzte, eta horretarako, SKAPAk Udal Gobernuarekin eztabaidatu nahi ditu jaiak plaza horretara itzultzeko baldintzak.

Hori dela eta, Komisiyuak Nik ere buelta kanpaina jarri du abian, eta horren barruan, sinadurak bilduko dituzte asteburu honetan. Lege Zaharren enparantzan, itsas pasealekuan eta Astazubin postutxoak jarriko dituzte horretarako. Ostiralean 17:30etik 20:30era jasoko dituzte sinadurak; larunbatean 11:00etatik 14:00etara zein 17:30etik 20:30era eta igandean, berriz, 11:00-14:00 bitartean.

Horrekin batera, sarearen bidez ere eman daiteke babesa eskaera horri.