The Nephews taldea MusicAulako finalerako sailkatu da

Zarauzko Hitza 2016ko eka. 14a, 16:00
The Nephews laukotea Aritzbatalden jokatutako finalerdian (MusicAula).

Larunbat honetan, ekainare 25ean, izango dute finaleko emanaldia Getafeko (Madril) Juan de la Cierva auditorioan.

Maiatzaren 28an MusicAula jaialdiaren finalerdietako bat egin zuten, D multzokoa, Aritzbatalde kiroldegiko pilotalekuan. Zarauzko The Nephews laukoteak hartu zuen bertan parte, beste lau talderekin batera, eta publikoaren bozketa nahiz epaimahaiaren balorazioa kontuan hartuta, finalerako sailkatu dira.

Finaleko emanaldia larunbat honetan izango dute, Getafeko (Madril) Juan de la Cierva auditorioan. Kasu honetan ere, beste lau musika talderekin batera ariko dira; multzo bakoitzeko irabazleekin, alegia. Beste taldeak honako hauek dira: Atlantic, The View, Jaleo eta Mery Su. Zarauzko Udaleko Gazteria zinegotzi Jonan Urdangarin Urrutiak The Nephews taldea zoriondu nahi izan du, eta "zorterik onena" opatu die.

Erlazionatuak