The Nephews taldeak irabazi du MusicAula jaialdia

Zarauzko Hitza 2016ko eka. 28a, 18:00
Zarauzko laukotea gailendu da MusicAula jaialdian. (MusicAula)

Hainbat sari eskuratu dituzte, tartean, single eta bideoklip bana grabatzeko aukera. 

14 eta 25 urte bitarteko musikariek hartu dute parte pop rock jaialdian: Pontevedrako Atlantic, Madrilgo The View, Malagako Jaleo, ValentziakoMery Su eta Zarauzko The Nephews taldeek. Larunbatean izan zen, Getafeko (Madril) Juan dela Cierva eta Herritarrak gailendu dira. Ondoko sariak jaso dituzte: single eta bideoklip bana grabatzeko aukera; euren estudiorako materiala; rock kanpaleku baterako beka; promozioa eta hainbat kontzertu, besteak beste, Denia-Palma Balearia Fun&Music jaialdian, datorren uztailaren 25ean. Udalak zoriondu egin du laukotea lorpenagatik.

Musikirun Irungo V. Maketa Lehiaketa ere irabazi dute duela gutxi, eta publikoaren Gaztea saria ere eskuratu dute txapelketa horren barruan. Lehiaketa irabazteagatik bost kanta grabatuko dituzte CD batean, kalitate maila altuan. Gaztea sariari esker, berriz, musika materialetan gastatzeko 400 euroko saria eraman dute.

Erlazionatuak