Oraindik ere eman daiteke izena euskara harrera ikastaroan

Zarauzko Hitza 2017ko urt. 24a, 12:00

Izena emateko HAZera jo daiteke edota 010 (Zarauztik deituta) zein 943-005100 zenbakira deitu.

Zarautzera iritsi berriei harrera egiten zaie euskarazko oinarrizko saio batzuk eskainiz. "Gehienbat euskarazko oinarrizko esaldiak ikasten aritzen dira eta Zarautzen hainbat arlotan dituzten baliabideak ere adierazten zaizkie", gogoratu du Iratxe Zorrozua Immigrazio zinegotziak. Ikastaroa 60 ordukoa da, eta Udal Euskaltegian eskaintzen dute, astean hiru egunetan: astelehenetan, asteartetan eta ostegunetan, 18:30etik 20:30era. 10 euro kostako da.

Interesa dutenek oraindik ere aukera dute izena emateko. Horretarako, HAZera jo daiteke edota 010 (Zarauztik deituz gero) nahiz 943-005100 zenbakira deitu.