Zarauzko Eskubaloiak eta Ainhoa Muruak jaso dute aitortza

Zarauzko Hitza 2017ko ots. 10a, 17:23

Saritu guztiak atzoko ekitaldian (Gipuzkoako Kirol Federazioen Elkartea)

Hainbat kirolari eta kirol taldeen artean, 2016ko nabamenenak saritu zituen atzo Gipuzkoako Kirol Federazioen Elkarteak. Horien artean, Ainhoa Murua triatleta eta Zarauzko Eskubaloia. Donostiako Kirol Etxean izan zen ekitaldia.