Herri galdeketa

‘Olatua badator!’ kanta eta bideoklipa aurkeztuko dute ostiral honetan

Zarauzko Hitza 2017ko mar. 22a, 17:30
Skasti taldekoak 'Olatua badator!' abestia grabatzen (Zarahitz).

Zarauzko Skasti musika taldeak Olatua badator! abestia sortu du, Andoni Egaña bertsolariaren hitzekin, maiatzaren 7ko herri galdeketei babesa adierazteko. Abestia martxoaren hasieran grabatu zuten, eta ostiral honetan abestia eta bideoklipa aurkeztuko dute, 18:30ean, Zarahitz herri ekimenaren egoitzan.

Andoni Egañak, Skasti musika taldeko kideek eta Zarahitzeko kideek hartuko dute parte agerraldian.