Dishes taldeak joko du zuzenean gaur Arranon

Aritz Mutiozabal 2024ko api. 18a, 13:00
Dishes boskotea.

Herbehereetako hardcore-punk taldea bira egiten ari da Euskal Herrian eta Katalunian, eta gaur Zarautzen egingo du geldialdia.

Arrano kultur elkarteak 40 urte bete ditu, eta urteurreneko ospakizunen barruan, gaur arratsaldean kontzertu emanaldia izango da tabernan. Amsterdam hiriko (Herbehereak) Dishes boskoteak joko du zuzenean, Euskal Herrian eta Katalunian egiten ari den biraren barruan.

Taldearen izen bera daraman kasetea argitaratu berri dute lau abestirekin –Tech bros & Shit show, Radio, How to eta Pitch–, eta berau aurkezten ariko dira egunotan. Energia handiko hardcore eta punk doinu melodikoak lantzen dituen taldea da, eta ziur ez duela inor epel utziko.

Kontzertua 20:00etan hasiko da, baina antolatzaileek jakinarazi dute, 19:00etatik aurrera pizza potea egongo dela.