Euskararen erabilera datuen inguruko informazio guztia honako atal berezi honetan bilduko du UKTk.
Olatz Altuna: "2006tik jaisten ari zen euskararen kale erabilera, eta joera hori eten egin da"

Euskara

Soziolinguistika Klusterrak hizkuntzen erabileraren kale neurketa egin zuen iaz, eta neurketa horren emaitzak aurkeztu zituen ikerlanaren zuzendari Olatz Altunak (Usurbil, 1971) joan den astean, Bilbon egindako Soziolinguistika Jardunaldietan. Han aurkeztutakoak honako lerro hauetan xehatu ditu.