GUKA herriarteko txapelketak beste itxura bat hartu du uztailean

GUKA magazina 2023 uzt 08 Zarautz

Irailetik ekainera arte, GUKA herriarteko lehiaketa eskualdeko herrietatik igaro da hilabetero-hilabetero. Aurreko hilabetean jokatu zuten finala Aizarnazabalek eta Zarautzek, eta bertan Aizarnazabalek eskuratu zituen puntu gehien. Uztailean Mireia Galarza Bastida kazetaria ez da etxean geratu, eta uda iritsi denez, GUKA markako produktu sortarekin jolasak egiten ibili da Azkoitian eta Zarautzen.