Horrenbeste denbora etxean igarotzeak bizi-ohitura osasuntsuak albo batera uzteko arriskua dakar. Horrelakorik gerta ez dadin, Zarauzko kiroldegiko begiraleen maila ezberdinetara egokitutako ariketa proposamenak bildu ditugu atal honetan; baita beste hainbat adituk emandako aholkuak ere .
#NiEtxeanZaintzenNaiz: Zarauzko begiraleen azken saioak, ikusgai

Zarauzko Hitza 2020 eka 07 Zarautz

Kalera kirola egitera atera gaitezkeen arren, kiroldegiek itxita jarraitzen dute, eta jarduera fisikoa bultzatzeko asmoz sortu zen orain dela bi hilabete #NiEtxeanZaintzenNaiz egitasmoa. Egoera hobetzen ari da orain pixkanaka, eta hori dela eta, gaur amaituko dira kirol saioak.