Eskela

Inazia Agirretxe Agirretxe

(Julian Urdalletaren alarguna)

-Goian bego-

Atzo hil zen, Errezilen, 98 urte zituela, Elizakoak eta Aita Santuaren bedeinkapena hartu ondoren.

Ama, amama eta birramama onena izan zara.

Bere seme-alabak: Lurdes eta Inazio Astigarraga (†), Karlos eta Maite Beloki; bilobak: Inaxio eta Lorea, Ainara eta Antonio, Maitane eta Jagoba, Alaitz eta Ekaitz eta Naikari; birbilobak: Xabat, Manex, Ilane, Aietz, Jare eta Amane; anai-arrebak, ezkon anai-arrebak, ilobak eta gainerako ahaideak.

Haren arimaren alde otoitz bat eskatzen dizuete eta arren etor zaiteztela BIHAR, ASTELEHENA, arratsaldeko BOST ETA ERDIETAN, Errezilgo MARTIN DONEAREN parrokia-elizan gorpua bertan dela egingo den hiletara. Aldez aurretik, mila esker.

Errezilen, 2024ko martxoaren 3an

OHARRA: Hilbeila GAUR, IGANDEA, 16:00etatik 19:00etara; eta BIHAR, ASTELEHENA, 10:00etatik 13:00etara eta 16:00etatik 17:00etara, Azpeitiko CARMONA EHORZKETA TANATORIOAN egongo da.

Zarauzko eskelak

Hil diren zarauztarren eskelak argitaratzen dira atal honetan. Eskela jarri nahi izanez gero, Zarautz Gukara deitu daiteke, 943-89 00 17 zenbakira, edo idatzi 'zarautz@ukt.eus' helbidera. Zarauzko Tanatorioaren bitartez ere egin daiteke, 943-42 21 29 zenbakira deituta. AbendaƱon gaude, Urteta bidea, 2.