Eskela

Jose Aiertza Otegi

(Mª Dolores Uzkudun Urkizuren alarguna)

Gaur hil da, 97 urte zituela, Elizakoak eta Aita Santuaren bedeinkapena hartu ondoren.

Bere seme-alabak: Ixabel eta Jabier, Joxe eta Anabi, Pili eta Miel, Mamen, Loli eta Roman, Iñaki eta Ana; bilobak: Aimar, Alain, Aitor, Miren, Unai, Naroa, Aretz, Elene, Joanes, Nora; bere zaintzailea: Mari; anai-arrebak, ezkon anai-arrebak, ilobak, lehengusuak eta gainerako ahaideak.

Haren arimaren alde otoitz bat eskatzen dizuete, eta arren etor zaiteztela BIHAR, OSTIRALA, arratsaldeko BOST ETA ERDIETAN, Errezilgo MARTIN DEUNAREN parroki elizan gorputza bertan dela egingo den hiletara. Aldez aurretik, mila esker.

Errezilen, 2023ko martxoaren 2an

Oharra: Hilbeila ZUAZKETA BASERRIAn egongo da.

Zarauzko eskelak

Hil diren zarauztarren eskelak argitaratzen dira atal honetan. Eskela jarri nahi izanez gero, Zarauzko Hitzara deitu daiteke, 943-89 00 17 zenbakira, edo idatzi 'zarautz@ukt.eus' helbidera. Zarauzko Tanatorioaren bitartez ere egin daiteke, 943-42 21 29 zenbakira deituta. Abendañon gaude, Urteta bidea, 2.