Gazteei Alkartasuna Elkarteko kide izateko erraztasunak

Erabiltzailearen aurpegia Alkartasuna Elkartea 2017ko ots. 10a, 19:16

Gaztea bazara eta 18-26 urte bitarteko adina baduzu (biak barne), Alkartasuna Elkarteak bertako kide izateko erraztasunak zure esku jartzen ditu.

Gazte Abertzaleak eta Eusko Alkartasunako kide eginaz eta urteko 50,00 euro soilik ordainduaz, elkartearen instalakuntzak erabiltzeko aukera izango zenuke, edozein bazkideri eskatzen zaien baldintzak, 300 euroko sarrera (lehen urtean) eta 220 euroko urteko kuota ordaindu beharrik izango ez duzularik.

Informazio gehiago jaso nahiko bazenu, gerturatu gure elkartera (Iturribide 20) edo bidali email bat ea-zarautz@hotmail.com posta helbidera.