Modelo Zineman: 'Inferno' (Ron Howard)

Dan Brownen eleberri trilogiako hirugarren atalaren egokitzapena, Ron Howarden eskutik.

Aspaldian duen mailatik behera badabil ere, zuzendari honek kalitate minimo bat bermatzen du beti eta ondoan Tom Hanks badu, zerbait txukuna egiteko probabilitate handia du. Bikote protagonista Felicity Jones-ek osatzen du; Abenduan Rouge One: A Star wars story-rekin munduko takilla denak lehertuko dituena.

Pertsonalki, lehen atala (El código Da Vinci) ez zitzaidan batere gustatu eta ez zidan bigarrena eta hirugarrena ikusteko arrazoirik erakutsi.

GOMENDIOAK:
Ron Howard: Llamaradas -1991-
Tom Hanks: Camino a la perdición -2002-
Felicity Jones: Como locos -2011-

BITXIKERIA:
Ron Howard, garai batean ETB ikusten genuen Egun Alaiak telesaileko protagonista ilegorria zen. Fonzi ta konpainia. Gogoratzen?

INFERNO ikusten baduzu, partekatu iritzia!