Modelo zineman: No culpes al karma de lo que te pasa por gilipollas (Maria Ripoll)

Asteburu honetan komedia erromantiko espainiarra izango dugu ikusgai.

Izenburu bereko Laura Norton-en liburuan oinarritutako filmea.

Ez dut pelikula ikusi beraz, ez zait bidezkoa iruditzen oso itxura txarra duela esatea.

Ez dut esango, "El Diario de Bridget Jones" espainiar erara egiteko saiakera txar bat dirudienik (bai liburuak, bai filmeak), ez eta "La que se avecina" telesaileako atal baten itxura duenik.

Sarritan pelikulen trailer-ak, pelikula bera baino hobeagoak izaten dira; filmeko zati onenak musika eta erritmo erakargarriz hornitu eta jendea zinera erakarriz.

Kasu honetan, trailer-a luzea egin zait. Atera kontuak.

Komedia erromantikoen aurkakoa naizela pentsa dezakezue. Bale, ez da nire genero gogokoena, baina esan beharra dago %90-a txarrak direla. Hala ere, aurreko astean aipatzen nuen bezela, hemen ere pelikula onak eta txarrak daude.

Onak:

"Love actually", "Cuando Harry encontró a Sally", "Pretty Woman", "El apartamento", "Olvídate de mi",...

OJO! Agian zeharo oker nabil eta izugarrizko pelikula da (ejem...); zoritxarrez ez dut egiaztatzera joateko adorerik. Hori bai, norbaiti barrea eragiten badio, bejondeiela biei, filmea eta ikusleari. Gaur egun ez bait da gutxi,  sarritan gehiegi eskatzen bait diegu pelikulei. 

GOMENDIOAK:

Veronica Echegui: Zuzendaria eta gainontzeko aktoreen inguruan ez dakit gauza haundirik baina neska honek nire arreta piztu zuen "El patio de mi carcel" -2008- pelikularekin. Antzezlan galanta!

BITXIKERIA:

Duela gutxi, gaur hizpide dugun filmeko Alba Galocha-rekin batera topless-ean argazki bat argitaratu zuen Echegui-k.

Zinean emakume arrunten gorputzak aldarrikatuz eta sarritan jasotako bularra handiagotzeko ebakuntza egiteko gomendioak salatuz.

Ondo egiña!

No culpes al karma de lo que te pasa por gilipollas ikusten baduzu, partekatu iritzia!