Modelo zineman: Sully (Clint Eastwood)

"Sully" ikusi dugu!: Clint xaharra 86 urterekin jo ta fuego dabil pelikulak egin eta egin, badirudi prexa duela hil aurretik ahal bezain beste filme uzteko. Eta badakigu zer gertatzen den batek prexa duenean, gauzak ez direla behar bezain ongi egiten.

Nire ustez, "Gran Torino" -2008- tik ez du espero zaion maila eman, baina hala ere ez dezagun ahaztu Clint Eastwood handiaz ari garela eta zinearen historian leku garrantzitsua izango duela; Aktore bezela sortutako pertsonai ikonikoengatik ((Leone-ren italiar western trilogiako protagonista, Harry el sucio, El jinete pálido,...) eta zuzendari bezala oparitu dizkigun maisulanengatik (Bird, Sin Perdón, Los puentes de Madison, Mystic River, Million Dollar Baby...). Asko pentsatu gabe dozena erdi bat maisulan. Ea beste norengatik esan dezakegun hori.

Behin hau esanda, Sully pelikula oso arrunta iruditu zait.
2009. urtean hegaldi komertzial batek Hudson ibaian egin behar izan zuen "urhartzeari" buruz doa eta pilotuak erabaki zuzena hartu ote zuen ala ez eztabaidan jartzen du. Dena dela 155 bidaiari onik atera ziren hartatik.
Egoeraren dramatismoa kontutan izanda, pelikulak ez dit emozio minimorik sortu eta zertxobait transmititu badezake, Tom Hanks-i esker da. Ze ona den tipoa, dedio! Beregatik izan ez balitz, bazkalondoko telefilme horietako bat izan zitekeen, lasai asko.
Pixkanaka "guaperas" etiketa gainetik kentzen ari den Aaron Eckhart berriz, kopilotuaren paperean, humore ikutua emateaz arduratzen da.
ONENA:
Tom Hanks, dudarik gabe.
Bestalde, asko guztatu zait filmearen kartela. Oso ongi islatzen du zertaz doan; Hegazkineko leihatila, ura eta pilotuaren ardura. Bai horixe. Fijatzen bazarete, kartelen asuntua ere mundu bat da. Formatu jakin batzuk daude eta originaltasun falta nabaria da.
TXARRENA: 
Clint-ek beti sortzen duen ikusmin handiarekin, dezepzioa datorrela.
BITXIKERIA:
Laura Linney aktoresa "Congo" 1995 pelikulan ezagutu nuen eta hain zen txarra filmea, krixton "paketea" hartu niola. Urteen poderioz, lan bikainak egin eta iritziz aldatzea lortu zuen.
 
GOMENDIOAK: 
 
Clint Eastwood: Aipatutakoak ez errepikatzeagatik, oso kuttuna dudan bat. "Un mundo perfecto" -1993- Ederra
Tom Hanks: " Camino a la Perdición" -2002- dudarik gabe.
Aaron Eckhart: "Gracias por fumar" -2005- eta nola ez, "El caballero oscuro" -2008-
Laura Linney: "La vida de David Gale"-2003-. Heriotz zigorraren aurkako PE-LI-KU-LO-IA.
 
Sully ikusten baduzu, partekatu iritzia!