Modelo zineman: Villaviciosa de al lado (Nacho G. Velilla)

Zinean trailerra ikusi eta grazia izango zuela iruditu zitzaidan: Putetxe batean loteria tokatu eta egoeraren konprometituagatik etxean berria eman ezin duen gizon taldearen peripeziak.

 
Arturo Valls, Carmen Machi eta Leo Harlem. Bakarka bakoitzak bere alorrean grazia badu ere, badirudi denak batera filmean ez dutela emaitza onik lortzen. Egia esan, aktore, aurkezle eta komiko bat elkartu eta filme txukun bat egin nahi izateak badu arriskua. Norbanako talentua beharrezkoa den arren, fundamenduzko gidoi gabe ezin da inora joan. Oraingoan gustu txarreko umore takarra erabili dutela diote, beste garai batekoak diruditen txiste arrunt eta errazak eginaz.
Zerbaitegatik diote kalitatezko umorea genero zailena dela.
 

Laburpen bezala, kritikari profesional bati irakurritakoa ipiniko dizuet.[...] Ez da prostituta, afrikar eta homosexualei buruzko umorea; puta, beltz eta mariokoiei buruzkoa baizik.[...]

Hortxe filmearen estiloa.
 
Ondorioa: Espainian seguruenik arrakasta izango du.
 

Aukeran, nahiago Mascotas ikusi. Ojo!, oso itxura ona!