La la land (Damien Chazelle)

La La Land ikusi dugu! Oscar sarietarako faboritoa. Musikala. Gorroto ditut musikalak. La La Land ZO-RA-GA-RRI-A da! Ikustera bazoaz, ez irakurri hau zinetik irten arte.

Berriz esango dut. Gorroto ditut musikalak!
Gorroto dut arrazoirik gabe dantzan hasten den jendea.
Gorroto ditut haien neurrigabeko irrifarreak eta gehiegizko imintzioak.
Gorroto dut entusiasmo exajeratu eta zorion faltsu hori.
Guzti horrengatik, maite dut La La Land!
 
Hasierako antzezlan musikala hastearekin batera, bapateko botagura somatu nuen eztarritik gora.
Lehen 5 minutuen aurretik filmea kendu eta errekor berri bat egitea ekidin nahian, beste aspektu interesgarriren bat aurkitzen saiatu nintzen. Bereala topatu nuen.

Gehiegi betetzen ez nauen abesti eta koreografia aipagarriez aparte, apurka apurka txunditzen hasi nintzen. Ez dakit nola demontre egin duten auto ilara erraldoi horretan zehar kamera horrela mugitzeko! Gora, behera, 360º ko birak, zigi-zaga, pikatua, kontrapikatua... Izugarria! Horra beste hamar minutu aguantatzeko arrazoia.
 
Hortik filme erdira arte amodio istorioa nahiko arrunta da baina Ryan Gosling eta Emma Stone-n talentuari, elkarren arteko kimikari eta bikain defendatzen dituzten abesti eta dantza saio neurtuei esker (filmea gehiaegi musikatu gabe), erakargarria egiten da.
 
Baina adi! 
Filmearen bigarren erdiak txundituago utzi ninduen. Orduan dena ez da arrosa kolorekoa iada, gauzak okertzen doaz, dramara urbilduz, izan ere bizitza ez da musikal bat eta hori maixuki ulertarazten digu azken antzezlan musikalak, filmea borobilduz eta guztiari zentzua emanez, baita lehen bost minutuetako desmadreari ere!
 
Filme onenaren Oscar-erako izendatuetako bi filme ikustea falta zaizkidan arren, honek saria merezi duela deritzot oraingoz, baita Damien Chazelle zuzendariak ere, derrigor egin behar izan duen planifikazio erraldoiagatik eta Hollywoodeko agintariak, musikal bati amaiera gazi-gozoa ematen uzteko konbentzitzeagatik! Harrigarria!
 
Zoritxarrez merezi izatea ez da nahikoa izaten sariak irabazteko.
 
Behin denak ikustean, badut Oscar-etarako aurre balorazio bat egiteko asmoa. Denbora hartzen badut behintzat!
 
ONENA:
-Amaierako bukle zoragarria.
 
-Filmearen melodia nagusiak, Jazz musikak eta aktoreen talentuak filmeari ematen dion malenkonia puntua.
 
-Ryan Gosling txandal eta gitarra-teklatu "otxenteroarekin"
 
TXARRENA:
-Planetariumean izar artera hegan doazen eszena. Uf, gehitxo... 
 
-Neuri bezala, musikala izateak jende asko atzera botako duela. Baina ikusi beharrekoa da! Musikalak gorroto izanda (ez dakit aipatu dudan), neuk diozuet!
 
GOMENDIOAK:
Damien Chazelle:
Gaztea da tipoa baina 2014-an "Whiplash" baterijole sufrituaren filme txukuna eskeini zigun, J.K.Simmons-i Oscar-a eman zion, La chaqueta metalica-ko instruktorearen bertsio solfeodunarekin.
 
Ryan Gosling:
2001-ean agerian utzi zuen bere talentua "The Believer" filmean. Aurrerago "El Diario de Noa" -2004-filmearekin munduko emakume gehienak maitemindu zituen eta "guaperas" etiketa ipini zioten, baina kontuz, badu talentua. Ikusi "Half Nelson"-2006-, "Blue Valentine"-2010-, "Drive"-2011- edo "Cruce de Caminos"-2012-. Gaztetan, Sandra Bullock-en filme bat salbatzeko gauza ere izan zen: "Asesinato...1,2,3" -2002-
 
Emma Stone:
Ez da Hollywoodeko ohizko neska katxarroa, ez eta bereziki "guapa" baina fundamentua ta gatza soberan ditu. "Rumores y mentiras"-en -2010- ezagutu nuen. Filmeak ez du ezer berezirik baina planta ikusten zitzaion. Ondoren, "Crazy Stupid Love",-2011- "Criadas y Señoras" -2011- edo "Birdman"-2014-. Oraindik emango du zeresana.
 
BITXIKERIA: 
-3.aldiz Ryan Gosling eta Emma Stone filme berean. Beste norbaitek ere nabaritu du elkarren arteko kimika!
-Trailerrak trampa dauka!
 
La La Land ikusten baduzu, partekatu iritzia!
 
Erlazionatuak