Iritzia: Modelo zineman Bohemian Rhapsody (Bryan Singer)

Erabiltzailearen aurpegia Ander Ubera 2019ko mar. 6a, 23:03

Martxan da berriz ere Modelo zinema!
"Dantza" filmearekin ireki zuten arren, "Bohemian Rhapsody"-rekin estreinatu nuen nik.
Eserleku ilara artean lehen bezain leku gutxi dagoen arren, butaka berri erosoak dira eta kalefakzioa dago!
Gogoan dut oraindik, hiru ordu irauten zuen "El aviador" ikusten pasa nuen hotza. Brrrrrr!!!

Gauza asko leporatu dizkiote filme honi:

1. "Rami Malek-ek playback egiten du.": Ahotsa interpretazioaren atal garrantzitsua den arren, gorputzarekin egiten duen lana oso ona da. Ah! Eta detaile txiki bat; EZ-DAGO-FREDYMERCURY-BEZALA-ABESTEN-DUEN-INOR-MUNDUAN.
2. "Sexu, droga, eta alkohol gehiegikeriak oso azaletik erakusten dira": Gidoilari, produktore eta zuzendarien erabakia da filme bati eman nahi zaion enfokea. Denok dakigu ospe eta diruak dakarren arriskua. Nik behintzat ez dut azalpen gehiagorik behar izan filmean. Detaile eskabrosoak nahi izan ezkero, beti dugu eskura Telecinco.
3. "Muntaia onenari emandako Oscar-a gehiegizkoa da": Ados.

Sari hauek Bryan Singer zuzendaria berriz ere bistaratu dute. Aspaldian nahiko galduta zebilen gizona, baina bere alde esan beharra daukat, 2000. urtean superheroiak serio tratatu zituen lehenetarikoa izan zela "X-men" txukunarekin eta zinearen historian idatzita geratuko den pelikula ikaragarri bat duela bere baitan: "Sospechosos habituales" 

Orokorrean ez dit zapore onegia utzi pelikulak. Ez dit emozio gehiegirik transmitiu eta hori Mercury-ren biografiak baduela non heldu.
Izendatu aurretik ere, Oscar-a Malek-entzat erabakita zutela esnago nuke, (ikusi Willem Dafoe-ren aurpegia sariaren momentuan). Aurten pelikula gutxi ikusi ditut eta ez naiz epaitzeko gauza baina nik aktorea Freddy Mercury-taz mozorrotuta ikusten nuen denbora guztian eta ez Freddy Mercury bera. Gezurretazko bigote eta pelukengatik agian? Ez dakit.

Dena dela, gustora ikustekoa

ONENA:
Hiru taldekideak,bateriaren koro grabaketa eta abestiak, noski.
TXARRENA:
Filmeak bihotza falta du.
BITXIKERIAK:
Ezagutu al dituzue bi aktore hauek?:
Taldearen promotore paperean Aidan Gillen, "Juego de tronos"-eko Meñique.
Disketxeko nagusiaren paperean, Mike Myers. Austin "peligro" Powers!!!!

Hara! Iruzkina Queen hitza aipatu gabe egin dudala konturatu naiz oraintxe!

Bohemian Rhapsody ikusten baduzu, partekatu iritzia!