Uztailak 6 - Eneritz Furyak

Erabiltzailearen aurpegia Arranopola Kultur Elkartea 2017ko uzt. 5a, 10:31
Iepa kaixo!!! Zer moduz gabiltza bada? Tira, udako egitarauarekin hasteko garaia ere badugu eta, ze arraio, ostegun honetan, uztailaren 6an, txupinazoa emango dugu #ArranoPlaza-n!!! Txupinazorako, gainera, txupinera paregabea dugu: Eneritz Furyak. Kasernarat taldeko abeslaria zenak, lehen lana kaleratu du eta Zarautzen aurkeztuko du arratsaldeko 20:30etatik aurrera. Bere abestiak bere bandcampean entzungarri dituzue: https://eneritzfuryak.bandcamp.com/ Badakizue, ostegun honetarako plana gure kontu! Ordura arte! Arranopola Kultur Elkartea