Literaturia 2017 amesten hasteko bilera

Erabiltzailearen aurpegia Literaturia 2016ko aza. 28a, 16:28
Literaturia 2016 jaialdiaren irekiera.

Bihar, asteartea, egingo da bilera, Euskalduna Tabernan, 19:30ean. Literaturazale guztiak daude gonbidatuta parte hartzera.

Larrabetzun bost urteko ibilbidea egin ondoren, 2014an egin zen Literaturia lehen aldiz Zarautzen. Hiru urte hauetan, proiektua errotu eta hazi egin da, eta erreferente bilakatu da Euskal Herri osoan. Datorren urtean ere udaren atarian ospatuko da, maiatzeko azken asteburuan, hain zuzen, eta talde antolatzailea hasia da egitaraua zirriborratzen.

Taldeak dei egiten die literatura maite duten guztiei, antolaketa-lanetan parte hartzeko. Interesa duenak nahikoa du hurrengo bilerara azaltzearekin: bihar (azaroak 28), Euskalduna tabernan, 19:30ean.

Antolatzaileekin telefonoz harremanetan jarri nahi izanez gero, berriz, hona hemen telefono-zenbakia: 697763490.