Maiatzaren 26tik 28ra ospatuko dugu aurtengo Literaturia

Erabiltzailearen aurpegia Literaturia 2017ko urt. 21a, 11:13
Iazko Literaturiako ekitaldia bat (Hitza).

Datorren asteartean, urtarrilaren 24an, bilera berri bat egingo dugu Euskalduna Tabernan, 19:30ean hasita. Gurekin bat egin nahi duten literaturzale guztiak daude gonbidatuta.

Badugu data! Literaturia euskal letren plaza maiatzaren 26tik 28ra ospatuko dugu. Antolakuntzako lan-taldeak gogotsu ekin diogu urteari, ideia pila batekin, eta dagoeneko hainbat ekitaldi, ikuskizun eta emanaldia lotzen hasiak gara euskal sortzaileekin. Egitaraua osatzen eta zorrozten ari gara, eta oraindik lan handia dugu aurretik.

Horregatik, gurekin bat egin eta antolaketa-lanetan parte hartzeko dei egiten diegu literatura maite duten guztiei. Interesa duenak nahikoa du hurrengo bilerara azaltzearekin: datorren asteartean (urtarrilak 24), Euskalduna tabernan, 19:30ean.

Gurekin telefonoz harremanetan jarri nahi izanez gero, berriz, hona hemen telefono-zenbakia: 697-76 34 90.