Gorka Aranberri patroia, Matxeko 'Harrobitik' saioko protagonista

Erabiltzailearen aurpegia Matx 2024ko mar. 9a, 16:00

Gorka Aranberri Urdaibai Arraun Elkarteko patroi zarauztarra elkarrizketatu du Matx proiektuko Aratz Losada edukien arduradunak. 'Harrobitik' izeneko saioan egin diote elkarrizketa Aranberriri.

Gorka Aranberri Urdaibai Arraun Elkarteko patroi zarauztarra elkarrizketatu dute Matx kirol komunitate digitalean. Matxen Harrobitik izeneko saioan pilotaz solasean aritu zen Zarauzko patroia, Aratz Losada proiektuko edukien arduradunarekin batera. Oro har, arraunaz aritu dira elkarrizketan, tartean Harrobitik saioaren oinarria den patroiaren kirol hastapenez.

Hainbat hilabetez sareetan edukiak partekatzen ibili ostean, otsailaren 21ean erakutsi zuten jendaurrean Matx kirol-proiektua. Edukiez harago, gertuko kirolariak, kirolzaleak eta klubak batu nahi dituen egitasmoa da.