MATX DESAFIOA

Juan Sorreluz eta Jon Agirre, Matx desafioan nor baino nor gehiago

Erabiltzailearen aurpegia Matx 2024ko api. 16a, 16:03

Juan Sorreluz eta Jon Agirre Zarautz errugbi taldeko jokalariak Matx desafioan parte hartu dute. Nork pasatuko du gehiagotan baloia aurkariaren besoen artetik?

Matx kirol komunitate digitalak askotariko edukiak sortzen eta argitaratzen ditu astero, eta azken eduki horietako batean, Matx desafioa deiturikoan, bi kirolari zarauztarrek parte hartu dute. Juan Sorreluz eta Jon Agirre Zarautz errugbi taldeko jokalariek desafioa egin dute bien artean. Hain justu, jokalari bakoitzak aurkariaren beso artetik pasatu behar izan du baloia. Nork nagusitu ote da erronkan?

Matx kirol proiektua otsailaren 21ean aurkeztu zuten jendaurrean, Donostiako Tabakaleran. Edukiez harago, gertuko kirolariak, kirolzaleak eta klubak batu nahi dituen egitasmoa da.