Otsaileko afariaren irabazlea

Miren Urbieta izan da, Sara jantzidendan egindako erosketagatik, otsailean elkarteko fideltasun txartelarekin erosketak egin zituztenen artean bi lagunentzako afaria eskuratu zuen bezero sariduna. Bi lagunentzako afariaren zozketan sartzeaz gain beste hainbat abantaila ere baditu Murkil txartelak: doakoa da, ordainketak hiru hilabetera interesik gabe egitea ahalbideratzen du eta VISA izanik, edonon ordainketak egiteko erabili daiteke. Gainera, Elkarteko denda gehienetan hurrengo erosketarako deskontuak ematen ditu. Txartela lortu nahi dutenek Nafarroako Caja Ruralera edo www.murkil.com web orrialdera jo dezake.