Apirileko Afaria - Sariduna

Erabiltzailearen aurpegia Murkil Zarauzko dendarien elkartea 2016ko mai. 23a, 11:43

Murkilek jakinarazi du nor izan den apirileko elkarteko fideltasun txartelarekin erosketak egin zituztenen artean bi lagunentzako afaria eskuratu zuen bezeroa. Sariduna Mireia Txurruka izan da, Veronica Cazalis-en txartela erabiltzeagatik. Bi lagunentzako afariaren zozketan sartzeaz gain beste hainbat abantaila ere baditu Murkil txartelak: doakoa da, ordainketak hiru hilabetera interesik gabe egitea ahalbideratzen du eta VISA izanik, edonon ordainketak egiteko erabili daiteke.