Erromako bidaiaren irabazlea

Erabiltzailearen aurpegia Murkil Zarauzko dendarien elkartea 2016ko urr. 28a, 16:43

Murkilek jakinarazi du nor izan den Merkataritzaren Astean Erromarako bidaiaren irabazlea. Sariduna Raquel Marcos izan da, Otzarreta harategian, Lukas Ardotegian eta Goiatz dendan erosketak egiteagatik.

Bi pertsona joango dira Erromara bost gau pasatzera, eta hiru bisita gidatu gozatuko dituzte. Laster beste Murkileko kanpaina bat edukiko dugu bezeroak saritzeko.