Herri galdeketa

Hurrengo egunotan ere, herri galdeketa egin ahal izateko sinadurak biltzen jarraituko du Zarahitzek

Erabiltzailearen aurpegia Zarahitz 2016ko abe. 22a, 17:49

Herri galdeketa egin ahal izateko sinadura bilketa aurrera doa. Dagoeneko 500 herritarrek baino gehiagok sinatu dute Zarahitzek egunotan horretarako jarritako mahaietan, eta asteburu honetan ere Zarauzko zenbait lekutan izango da sinatzeko aukera.

Honakoak dira, zehazki, hurrengo egunotarako hitzorduak.
Leku eta ordu hauetan, Zarahitzek jarriko dituen mahaietan sinatzeko aukera izango da.

ABENDUAK 24, LARUNBATA:

  • 10:00etatik 14:00etara: Eroskin.
  • 10:00etatik 14:00etara, Lege Zaharren Enparantzan, udaletxe parean.
  • 18:00etatik 20:00etara, Musika Plazan.


ABENDUAK 30, OSTIRALA:
Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoen emanaldiaren atarian.

  • 15:00etatik 16:00etara: Aritzbatalde pilotalekuan.
  • 17:30etik 18:45era: Aritzbatalde pilotalekuan.


ABENDUAK 31, LARUNBATA:

  • 10:00etatik 14:00etara: Eroskin.
  • 10:00etatik 14:00etara, Lege Zaharren Enparantzan, udaletxe parean.
  • 18:00etatik 20:00etara, Musika Plazan.