Sinadurak biltzeko boluntarioak: ostiral honetan, bilera irekia

Erabiltzailearen aurpegia Zarahitz 2017ko urt. 11a, 14:57

Sinadurak biltzeko boluntarioak behar ditugu: zatoz!

Kaixo lagun!

Aste batzuk pasatu dira maiatzaren 7an egin nahi dugu herri galdeketaren aldeko sinadura bilketari ekin genionetik. Denbora apur honetan 1.500 sinadura inguru bildu ditugu jadanik, baina askoz gehiago behar ditugu herri galdeketak ezinbestekotzat dituen berme eta babes sozial nahikoa eskuratzeko.

Horretarako, herri galdeketa helburu duen sinadura bilketaren aldeko boluntarioaren figura sortzera goaz. Zer da hori? Oso gauza erraza: Aste beteko epean, gure inguruan, etxean, lantokian, lagun artean, lokalean, aisialdian, kiroldegian, eta abar ditugun kide eta lagunei sinadura eskatzea.

Bai, astebetean bakarrik eta zure inguruan dituzun pertsonei sinadura eskatzea, horixe da eskatzen dizugu gauza bakarra. Beharrezkoak diren azalpenak emateko eta orriak jasotzeko juntadizo laburra antolatu dugu ostiral arratsalde honetarako eta bertan parte hartzera animatzen zaitugu. Gehienez ordu erdi iraungo duen hitzordua izango da.

Noski, inguruan izan ditzakezun eta lan hau egiteko prest egon daitezkeen lagunak bertan parte hartzera animatzen badituzu, askoz hobe!

Noiz: ostirala, urtarrilak 13
Non: ZaraHitz-en lokalean (Patxiku Kalea)
Ordua: 19:00etatik 19:30era.


http://zarahitz.eus/wp-content/uploads/2017/01/Boluntarioak.pdf