Herri galdeketa

Eskubaloi jokalarien deia, herri galdeketaren alde

Erabiltzailearen aurpegia Zarahitz 2017ko urt. 18a, 20:15

Eskubaloi jokalarien deia, herri galdeketaren alde sinatzeko. Aiala Zarautz eta Amenabar Zarautz eskubaloi taldeetako jokalariak ere maiatzaren 7ko herri galdeketaren eta erabakitzeko eskubidearen alde agertu dira. Larunbat honetan bi taldeek partida bana dute Aritzbatalde kiroldegian, eta animatzera hurbilduko diren zaleei dei egin diete, kiroldegiaren atarian herri galdeketaren alde sinatzera.