Herri galdeketa

Asteburu honetan ere, sinatzeko aukera

Erabiltzailearen aurpegia Zarahitz 2017ko urt. 20a, 11:36

Asteburu honetan, Zarautzen, hainbat lekutan izango da maiatzaren 7ko herri galdeketaren alde sinatzeko aukera. Gaur, Orokieta eskolaren eta Ikastolaren atarian. Bihar, berriz, goizean, Sagardo Egunaren harira antolatu diren ekitaldien inguruan, Lege Zaharren enparantzan. Bihar arratsaldean, azkenik, Aiala Zarautz eta Amenabar Zarautz taldeek jokatuko dituzten partiden aurretik eta ondoren, kiroldegiaren atarian.