Udazkeneko Zikloa · ZarautzOn

Erabiltzailearen aurpegia ZarautzOn 2016ko urr. 3a, 18:03

ZarautzOn-en Udazkeneko Zikloa

  • 3D: Erronka eta Aukera · Antoniano Aretoa, urriaren 4an, arratsaldeko 19:30ean
    Hitzaldi honen helburua hauxe dugu 3D inprimagailuak ezagutu, “3D printing” deitzen dugun horretan zer sartu genezakeen eta azkenik arrakasta izan duten hainbat kasu ezagutu. Horretarako gurekin izango dugu Mikel Arbeloa (Sicnova 3D), nafarra eta Komunikazio, Berrikuntza eta teknolgia berriekin lotutako aldaketekin betidanik lotua. Gehiago jakin nahi izan ez gero...

  • Fidel Delgado tailerra · Hotel Alamedan, urriaren 26an (izena eman behar da)
    Gurekin hirugarren urtez eta egun osoko tailer honetan gure Izatearen kontzientzia hartzea dugu helburu, ulermena handitzen, jabetza arinduz, heldutasuna dastatuz. Fidelekin egun bat bere “titirapeutika” gozatuz.

  • Zarautzen Zientziaz Blai · Modelo Aretoan, azaroaren 3an, arratsaldeko 19:00etan
    XVI. Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza astearen programazioaren barruan, Europa osoan espatzen dena, 5 gazte zarauztarren proiektuak ezagutzeko aukera izango dugu eta gonbidatu berezi gisa Juan Ignazio Perez izango dugu, Fisiologia Doktorea, EHUan errektore eta Kultura Zientifikoaren Katedraren Zuzendari. Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren hedapen eguna Zarauzko Oteiza Lizeoa eta Lizardi Institutoarekin elkarlanean antolatua.

  • Ekonomia kolaboratzaile berria · Antoniano Aretoa, ezaroaren 22an, arratsaldeko 19:30ean
    Gure gizartean sortzen ari den fenomenoa dugu Ekonomia kolaboratzaile berria, kontsumoaren hainbat erabilera eta ohitura oso errotuak direnen eredu alternatiboa sortuz eta enpresa ekimen hala nola produktu eta serbitzu onuragarriagoak edukitzeko aukera sortuz. Geroz eta gehiago hedatzen ari dena (mugikortasuna, ostatu, makina...) Garbine Henry Deustu Gizarte Berrikuntzaren zuzendaria dugu, Deustuko Fundaziokoa, experientzi handikoa enpresa zuzendaritzan eta Deustuko Unibertsitatean.

  • Aberastasuna eta Pobrezia Espainan · Antoniano Aretoa, abenduaren 13an, arratsaldeko 19:30ean
    Sistema ekonomikoa maneiatzeko ari dira erabiltzen boterea eta pribilegioak bretxa handitzeko asmoz, esperantzarik gabe utziz miloika pertsona. Munduko paradisu fiskal sareak baimentzen du bakar pribilegiatu batzuk 7,6 biloi dolar izkutatzea. Javier Elzo (Soziologoa) eta Susana Fernandez (Intermon-Oxfam) gurekin izango dira guzti honetaz hitzegiteko.