Zarautzen Zientziaz Blai

Erabiltzailearen aurpegia ZarautzOn 2017ko aza. 2a, 10:57

Azaroaren 7rako, astearterako, ZarautzOn Elkarteak, XVII Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza Astearen dibulgazioa eta sentsibilizazioa programaren barruan, Zarautz Zientziaz Blai egitaraua antolatu du, laugarren aldiz. Antoniano Aretoan izango da, arratsaldeko 19:00etan. Bertan Zarauzko DBH, Batxilergo eta Lanbide Heziketako ikasleak direnak eta jadanik zientzialari edo beraien etorkizun profesional bilakaera lanetan ari direnen arteko hurbiltze eta truke-gune esparru bat sortzea nahi da.

Ekitaldia Marta Machok aberastuko du. Matematiketan doktorea eta Mujeres con ciencia blogaren arduraduna da eta baita EHUko irakaslea ere. Macho doctoreak azkenengo Berdintasunerako Emakunde Saria jaso du, emakumeak zientzietara erakartzeko egiten duen lanarengatik. Hau guztia biribiltzeko La mecánica del caracol Radio Euskadiko zientzia dibulgaziorako saioaren arduradun Eva Caballaro izango dugu gidari, XVII Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza Asteari hasiera emanez.