COP25, Paristik Glasgowra: Klima aldaketaren azken gailurren gakoak

Erabiltzailearen aurpegia

ZarautzOnen denboraldi berria hastera doa. Gure lehen proposamena COP25aren inguruan hitz egitea da. Hitzaldia "COP25, Parisetik Glasgowra: Klima aldaketaren azken gailurren gakoak" gisa izendatu dugu.

BC3, Basque Centre for Climate Change-ko ikertzailea den Elisa Sainz de Murieta izango dugu gai honi buruz gehiago jakiteko. Datorren asteartean, urtarrilaren 28an bilduko gara arratsaldeko 19:30etan Zarauzko Antoniano Aretoan klima aldaketaren azken gailurren gakoez mintzatzeko. Sarrera ohi bezala doan izango eta. Halaber, bertaratzen direnen artean bi liburu zozketatuko ditugu: Martin L. Weitzman eta Gernot Wagner-en "Shock climático" eta "Crisis climática-ambiental: La hora de la responsabilidad", Antxon Olabek idatzia.