San Joan Sua etxetik

Erabiltzailearen aurpegia Zelai Ondoko Jai Elkartea 2020ko eka. 22a, 17:27

Aurten San Joan Sua etxetik eta modu sinbolikoan ospatuko dugu. Zelai Ondoko Jai Elkartetik gaueko 22:00etan zuen leiho edo balkoira atera eta kandela bat piztera gonbidatzen zaituztegu.

"Sua txikia bada ere, garrantzitsua da bizirik mantentzea" Horregatik, eta bizitzen ari garen egoerak behartuta, aurten San Joan Sua etxetik eta modu sinbolikoan ospatuko dugu. 

Urtero bezala, 3 suziri botako ditugu (21:45 - 21:55 - 22:00). Hirugarren suziriarekin batera (22:00) leiho eta balkoietara aterako gara eta bakoitzak bere kandela piztuko du. 

Momentu hau magikoagoa izan dadin, Zarauzko musikariak San Joan Zortzikoa euren balkoi eta leihoetatik jotzera animatzen ditugu. Hala ere, inguruan musikaririk ez baduzu, lasai! Sintonizatu Arraio Irratia 99.3FM gure lagunek zuzenean emango baitute abestia. 

Beste urtebetez, urteko egunik luzeenean eta gaurik motzenean, uxa ditzagun oroitzapen txarrak eta eman diezaiegun ongi etorria hobeei. 


22:15etan, azken suziriarekin batera, txalo zaparrada batekin jaiei amaiera emango diegu. 

Aurten inoiz baino ozenago, 

#IrribarreOn