"Elkartuko gara berriro"

Erabiltzailearen aurpegia Zelai Ondoko Jai Elkartea 2021ko eka. 14a, 17:48

Aurten ere ez dira Zelai Ondoko Jaiak ospatuko, ezta San Joan Sua ere.

Ilusioz eta itxaropentsu ginen gabonetan. Zorionez, egoerak hobera egin du ordutik hona. Ez, ordea, guk nahi bezain beste.

Horregatik, aurten ere ez ditugu Zelai Ondoko Jaiak ospatuko, ezta San Joan Sua ere.

Arduraz jokatzea eskatzen zaigun honetan, erabakirik arduratsuena hartzen saiatu gara. Elkar zaintzen jarrai dezagun, elkar ikusten jarraitu nahi dugulako.

Iritsiko dira garai hobeak, parrandak eta algarak. Egoera berean aurkitzen diren herriko jai batzordeei, gure animoak!

Gora Santa Marina!
Gora Zelai Ondo eta Mitxelena!
Gora Iñurritza eta San Pelaio!
Gora SKAPA!
Gora Itxasmendi!
Gora Salbide!
Gora Vista-Alegre!

Uda on eta osasuntsu bat opa dizuegu.

Eutsi goiari, Zarautz!
IRRIBARRE ON!!!