Euskararen Eguna 2017

Futbol saila ere euskararen alde

Erabiltzailearen aurpegia ZKE Futbola 2017ko abe. 4a, 10:06

Atzo, #EuskararenEguna ospatu genuen eta asteburu honetan jokatu ditugun hainbat partidetan bi taldeak elkarrekin euskararen aldeko argazkiak atera ditugu.

Keinu sinboliko eta xumea baina energiaz betea, ZKE Futbolean txiki txikitatik, NESKA-MUTILAK Futbol Eskolan hasi eta 1.talderaino EUSKARAZ entrenatu, jolastu, golak ospatu... NAHI DUGULAKO!

Aupa #Zarautz eta Gora #Euskara!

#EuskararenEguna2017
#EuskararenNazioartekoEguna
#Euskarak365Egun