ZKE-k 74 urte!

Erabiltzailearen aurpegia ZKE Futbola 2018ko ots. 8a, 20:52

Zarautz Kirol Elkartearen parte izan ziren, egun diren eta etorkizunean izango diren kide guztiei esker:

Amesten dut… Egunero amesten dut… Egunez eta gauez amesten dut… Zailtasunak gaindituko ditugula amesten dut... Erronka berriei aurre egingo diegula amesten dut... Zuzendaritza Talde kopurutsu eta indartsu batekin amesten dut… Guraso eta familia inplikatuekin amesten dut… Babesleen ezinbesteko laguntzarekin amesten dut... Kirol arloaz haratago doan Zarautz K.E. batekin amesten dut… Jokalari eta pertsona hobeagoak hezten ditugula amesten dut... Astebururo Astira hurbiltzen diren adin ezberdinetako zaleekin amesten dut... Astiko harmailak jendez beteta ikustearekin amesten dut… Zarauzko hondartza eta gure “plaiero” maitearekin amesten dut… Entrenatzaile, ordezkari, fisio, jokalari, lagun, senide, eta aurkarien artean errespetua mantentzen dela amesten dut… Aldagelak garbi eta prest uzten dizkiguten garbitzaileekin amesten dut... Instalazio arduradunaren (ikusten ez den) lanarekin amesten dut... Tabernarien tratu ezinhobearekin amesten dut... Txorizo, patata tortila edota salda (earra!) pintxoekin amesten dut... Autobus gidarien jatortasunarekin amesten dut... Futbolean aritu nahi duten gero eta neska-mutil gehiagorekin amesten dut… Gizonezkoen eta emakumezkoen artean ezberdintasun ezean amesten dut… Lehen taldeko jokalariak gaztetxoen taldeekin guztiz inplikatuta ikustea amesten dut… Maila gorenera iritsi direnekin amesten dut… Bidean geratu direnekin amesten dut… Zarautz K.E. apal baina aldi berean handi batekin amesten dut… Ezagutu ez arren, Zarautz K.E.-ren parte izan direnekin amesten dut… Utzi gaituztenekin amesten dut… Etorriko direnekin amesten dut… ZUEKIN amesten dut… Herritik, herriaren alde... Gaur bete ditut, 74 urte! Nik amesten jarraituko dut… Eta zuk... Ametsaren parte izan nahi duzu? ZORIONAK ZARAUTZ K.E. ETA URTE ASKOAN! AUPA #ZARAUTZ TRAKATRA! #123ZARAUTZ! #HORTZAKA!