Beste urtebetez nazional mailan ZKEko jubenilak

Erabiltzailearen aurpegia ZKE Futbola 2018ko mar. 26a, 17:46

Jubenilen Liga Nazionalean jarraitzea lortu dute Zarauzko mutilek beste urtebetez, asteburuko partida 1-3 irabazi ostean Loiola Indautxuren aurka.

[JUBENILEN LIGA NAZIONALA] Loiola Indautxu FC 1-3 Zarautz Kirol Elkartea Futbola. Partidu hau irabazteak Nazional mailan beste urtebetez jarraitzea suposatzen zuen. Horren jakitun izanik, Xabier "Xixa" Oterminek eta Egoitz Makazagak entrenatutako mutilak kontzientziatuta eta motibatuta zelairatu ziren Bilboko Aitxarte futbol zelaira.

Partidua hasi eta berehala, 2.minutuan hain zuzen, ENEKO IRULEGUIk 0-1ekoa lortu zuen Aitor Arangurenek erdiratutako korner bat buruz errematatu ostean (ikusi bideoa). Zarauztarron pozak, ordea, gutxi iraun zuen, izan ere, 8.minutuan etxeko taldearen erantzuna etorri zen partidua 1-1 berdinduz.

21.minutuan MIKEL AZKUE protagonista bihurtu zen. Defentsa postuan jokatu arren, momentu jakin horretan atezainaren ondoan aurkitzen zen. Honi baloiak eskuetiatik ihes egin zion eta Mikelek baloia sareetara bidaltzeko aprobetxatu zuen zarauztarrak berriz ere markagailuan aurretik jarriz 1-2. Hortik gutxira, beste defentsa batek, kasu honetan Julen Olasagasti Martinezek, baloia zelai erdian hartu eta, hainbat aurkari atzean utzi ostean, area barruraino heldu zen, penaltya egin zioten arte.

Penaltya Julenek berak bota zuen eta, atezainak aldea asmatu eta baloia ukitu zuen arren, ezin izan zuen zarauztarron 1-3koa eragotzi (ikusi bideoa). 1-3koarekin eta joko txukuna egiten atsedenaldira iritsi ginen.

2.zatian talde bizkaitarra erosoago zelairatu zen eta lehen minutuetan pare bat arrisku egoera sortu zituzten. Hala ere, minutuak aurrera joan ahala zarauztarrak jokoan gailentzen joan ziren partiduaren jaun eta jabe egin arte. Gainera, sarrera itxusi baten ondorioz, bizkaitarrek jokalari bat gutxiagorekin jokatu zituzten azken minutuak.

Garaipen honi esker, eta nola ez, urte osoan zehar egindako lan gogorrari esker, beste urtebetez NAZIONAL mailan jarraituko dugu!!! ZORIONAK XABIER "XIXA" OTERMIN eta EGOITZ MAKAZAGA entrenatzaileei eta, nola ez, entrenatzen dituzten mutilei!!! ARITZ ETXABE, AIMAR SORAZU, MIKEL, IKER MARQUEZ, AZKUE, JULEN OLASAGASTI, JULEN MANTEROLA, JON PEINADOR, PABLO ALKORTA, ANDER IRIGOIEN, AITOR ARANGUREN, ENEKO IRULEGUI, IÑIGO GURRUTXAGA, IKER TORMES, AITOR URANGA, JON GOIKOETXEA, IKER NIETO, XABIER UGALDE, AIMAR ARRIETA, ROMAN BLANC, KEPA ARANGUREN, IÑIGO CASADEVANTE, JUAN BRAVO, GUERDY JOSEPH, MARIO LAPUERTA. Aupa ZUEK!!! HANDIA EGIN DUZUE!!! Helburua lortuta, aurtengo liga amaitzeko geratzen diren azken 2 partiduez gozatzea tokatzen da! Aupa mutilak! Aupa #Zarautz! #123Zarautz! #Hortzaka!