ZKE Futbol Eskola 2018-2019 denboraldia

Erabiltzailearen aurpegia ZKE Futbola 2018ko ira. 11a, 19:52
Kaixo lagunok, 2018-2019 denboraldia bertan dugunez hainbat ohar luzatu nahi dizkizuegu. Batetik, neskak datorren irailaren 14ean (ostirala) hasiko dira entrenatzen, arratsaldeko 18:00etatik aurrera Astin. Mutiletan, benjaminak urriaren 1ean (astelehena) arratsaldeko 18:00etan izango dute euren lehenengo entrenamendua eta, alebinen kasuan, berriz, urriaren 5ean (ostirala) hasiko dira entrenatzen arratsaldeko 18:30etatik aurrera. Bestetik, urtero Futbol Eskolaren nondik norakoak azaltzeko familiekin egiten den bilera irailaren 27an (osteguna) arratsaldeko 19:30etan egingo da Aritzbatalde kiroldegiko Hitzaldi Aretoan (goiko solairua). Azkenik, izen ematea oraindik zabalik aurkitzen da baina irailaren amaieran itxi egingo da. Beraz, oraindik ez baduzu izena eman, mugi eta ez galdu aukera. Informazio gehiago www.zarautzkefutboleskola.eus helbidean aurki daiteke.