ZKE Futbol Eskola: izen-ematea zabalik!

Erabiltzailearen aurpegia ZKE Futbola 2019ko uzt. 9a, 16:00

2019-2020 denboraldian ZKEren Futbol Eskolan aritu nahi duten neska-mutilek dagoeneko izena eman dezakete www.zarautzkefutboleskola.eus web atarian.

ZKEren Futbol Eskolan futbolean jolasteaz gain, ikasi, gozatu eta lagun berriak egiten dira. Ekintza hau 8-12 urte bitarteko neska-mutilei zuzendua dago, beraz, aurten 2011, 2010 edo 2009. urtean jaiotako mutilek eta 2011, 2010, 2009 edo 2008. urtean jaiotako neskek eman dezakete izena. Urritik ekainera arte irauten du, astean behin ordubeteko saioak izaten dira eta guztira 10-12 topaketa egiten dira, inguruko herrietako Futbol Eskolekin batera. Informazio guztia www.zarautzkefutboleskola.eus web atarian aurki daiteke.