Futbol Eskolako bilera

Erabiltzailearen aurpegia ZKE Futbola 2019ko ira. 22a, 10:20

Bilera astelehen honetan izango da arratsaldeko 19:30ean Aritzbatalde Kiroldegiko Hitzaldi Aretoan.

Ohar honen bitartez jakinarazten dizuegu Zarautz Kirol Elkarteko Futbol sailetik Futbol Eskolaren inguruko informazio bilera bat antolatu dugula. Bilera irailaren 23an, hau da, astelehen honetan egingo da, arratsaldeko 19:30etik aurrera Aritzbatalde Kiroldegiko Hitzaldi Aretoan (goiko solairua).

Hasiera batean bilera hau jokalari berrien familiei zuzenduta dago baina irekia da, beraz, etorri nahi duen oro ongi etorria izango da. Bileraren helburu nagusia familiei Futbol Eskolari buruzko argibideak ematea da.

Bertaratuko direnei puntualtasuna eskertuko genieke. Aldiz, bilerara ezin baduzue etorri informazio guztia www.zarautzkefutboleskola.eus web orrian edota hemen aurkituko duzue: 2019-2020 informazioa.

Entrenamenduei dagokienez:

  • NESKAK: irailak 27 ostirala, arratsaldeko 18:00etan hasiko dira entrenatzen Astin.
  • BENJAMIN MUTILAK (2011 eta 2010ean jaiotakoak): urriak 7 astelehena, arratsaldeko 18:00etan hasiko dira entrenatzen Astin.
  • ALEBIN MUTILAK (2009an jaiotakoak): urriak 4 ostirala, arratsaldeko 18:30etan hasiko dira entrenatzen Astin.

Denboraldiko aurrenengo entrenamendua izanik, antolaketa erraztearren Astira garaiz hurbiltzea aholkatzen dugu.

Amaitzeko, gogorarazten dizuegu izen ematea irailaren amaieran itxi egingo dela, beraz, oraindik ez baduzue izena eman, eman ezazue berandu baino lehen.