Iparra galdu gabe

Erabiltzailearen aurpegia ZKE Futbola 2021ko aza. 19a, 20:27
ZKE Futbol sailak Eskolarteko Playeroetako epaileen inguruko ohar garrantzitsu hau partekatu nahi du.

Eskolarteko Playeroetako epaileak ZKE Futbol saileko neska-mutil gaztetxoak izaten dira. 


Hau ere beraien HEZIKETA prozesuaren parte dela ulertzen dugu. Ariketa enpatikoa bezain aberasgarria da beraientzat, izan ere, nolabait esanda: "epailea kritikatzetik, epaile izatera" pasatzen dira.


Epaile lana erakuste eta errazte aldera, ZKE Futbol sailetik dokumentu bat sortu dugu, "Epaileentzako aholku batzuk" izenekoa, eta publiko egitea erabaki dugu, zer eskatzen diegun eta beraiengandik zer espero dugun denok jakin dezagun. 


Era berean, bihotzez ESKERTUKO GENIZUEKE, heldoui bereziki, epaileen BIDELAGUN IZATEA eta hauekiko ERRESPETUZKO JARRERA azaltzea, uneoro. Eta behar izanez gero (jarrera desegoki eta oldarkorrak, errespetu faltak, etab.) zuen BABESA ERAKUSTEA ere bai. 


Azken finean epaileak ere haurrak dira (zuen seme-alabak dira) eta IKASTEN ARI DIRA. Epailerik gabe, ez dago partidarik... Beraz:


Ez dezagun IPARRA galdu eta EREDU izan gaitezen!


Honekin batera, Playeroetako ARAUDIA ere zuekin partekatzen dugu denok arauak garbi izan ditzagun.


Mezu hau zabaltzen lagunduko diguzue? 

Mila esker!